XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Miguel Mari IRIGOIEN Etxalarko alkatea

Alkaiagak izan duen arrakasta ikusita aitzinera egin nahi dugu Arrakoizko industrialdearekin

Etxalarren industrialde berria egiteko asmoak dituzue esku artean. Zertan da proiektua?

Alkaiagak izan duen arrakasta ikusirik, azken batean, 80.000 metro koadroetatik gehienak konprometituak eta zati haundi batean eraikiak daudela ikusi da.

Orduan, zonalde honek bokazio industriala duela nabaritu dugu, bertze sektoreak, abeltzaintza edo baserriak... larri dabiltza, beraz, industria bultzatzearen beharra somatu dugu.

Etxalarko Udalak badauka ideia bat, baina herrikoa baino gehiago eskualdekoa behar lukeela izan uste dugu.

Errepideari nahiko itxekita dago, Arrakoitz inguruan eta horretarako Iturriagoitia Industria kontseilariari bilera egitea eskatu diogu.

Aitzinetik Bortzirietako alkateek sinatutako idatzia bidali genion, horrelako iniziatiba bultzatzea nahi genuela erranez.

Orain abenduan egin nahi den bilera horren esperoan gaude, ea Gobernuak hori aitzinera ateratzerako konpromisoa hartzen duen.

Honelako proiektuetan arazo haundia izaten da lur eremua industriarako erabili ahal izatea, bai udal planetan horretarako aurreikusia ez dagoelako edo kalifikazioetan aldaketak izaten direlako.

Hortan ere arazoak izan dira?

Bai, lehendabiziko kalifikatu egin behar da eta hori arazo bat da.

Lurrak ere badu jabe bat eta jabearekin konponketa batera ailegatu behar gara, baina horren gainetik guk ikusten duguna da beharra eta beharra denean gestioak egin behar dira eta behar hori moldatu.

Industrialdea berriro eskualdean egiteko gestioak egin behar dira eta ikusi horrek enpresa batzuk ekartzen dituen eta horrek lanpostuak sortuko ditu, dudik gabe.